- ESP -
     

LAN-SAILAK

Herri-Kiroletik

Herri Kiroletik ekimenak oinarrizkoak ditu: bizimodu sano eta aktiboa, kiroletan dopinari aurka egitea eta kirol-balioak sustatzea. Hauxe ditu xede:

  • Laguntza profesionalez hornitzea kirol-medikuntza eta prestaketa fisikoa.
  • Euskal Herrian herri-kirolek eta herri-jokoek duten tradizio etikoa sustatzea.
  • Gizartean jarduera horienganako begirune handiagoa lortzea.
  • Sendagilearen arretan eta entrenamendurako metodoen hobekuntzan baliabide tekniko modernoak sartzea.

Laburbilduz, errendimenduaren alde lan egitea, gorputza zainduz eta jokabide etikoa errespetatuz, sendagilearen segimendurako teknika berriak gure zerbitzura ditugula.

"Sustraiak" Museoa

Sustraiak museoa, ikus-entzunezko teknika bidez, baserri giroko kultur ondarea hedatzea xede duen gune modura ulertu behar da, batez ere. Museoa ingurune naturalarekin zerikusia duen ikuspegi batetik abiatzen da. Eta horrez gainera, bertako nekazari-produktuen sustapenean lagundu nahi du.

"Aterpe" Kudeaketa gunea

Gure baserritarrentzako zerbitzuko zentroa da, kultura, informazioa, kontsulta eta laguntza, eta bereziki kanpoarekin harremanetan egotea beharrezko duten ekoizpen-jarduerak dituztenentzat, zuzeneko salmentak edo nekazalturismo etxeak dituztenak, esaterako.

"Jakintza da bidea"

Oreki Fundazioak Jakintza da bidea kanpainarekin honako hauek sustatu nahi ditu:

  • Baserritar buruekin bezeroarekiko arreta-gaitasuna lantzea, administrazioaren lanarekin batera osagarri izanez, eta profesional mailan bultzada egoki bat emanaz ezagutzak, trebeziak, jarrerak eta balioak beregana ditzan.
  • Baserritar buruen sustapen pertsonala, giza prestakuntza eta bizi-kalitate hobea bultzatzea guri dagokigun alor eta jardueran. Zeregin horietan gustuko esku-hartze pertsonalerako aukera emanaz.

 

OREKI FUNDAZIOA - CADDIE ENPARANTZA 1-BEHEA CP 20160 LASARTE-ORIA (GIPUZKOA) (TFNO)943371518 (FAX)943372003