- ESP -
     

Aurkezpena

Baliabide baten programa eta jarraibide orokorrak aurkezten ditugu, baserri giroan gizarte nahiz kultur laguntza eskaintzeko. Oreki Fundazioaren Baserri alde ekimenak hainbat zerbitzu modutan esku har dezake, informazio eta aholkularitzatik abiatu eta sustapen eta ekipamenduen diseinura bitartekoan.

Bistakoa da nekazaritza jarduera ekonomiko bat dela, baina baserri giroak Euskal Herrian duen garrantzia gehiago da, ekonomia mailan egiten den edozein planteamendu baino. Baserriaren eremuak eta bertan garatzen den nekazaritzak aparteko garrantzia dute kulturgintzan. Euskal kultura tradizionala egituratzen eta gaur egungo kulturan irauten duten elementu asko eta asko baserriari eta haren populatze-moduari nahiz nekazaritza eta abeltzaintzari lotuak daude, hainbat eratan eta zenbaitetan finki lotuta, gainera. Eta baserri giroan gertatzen da hori guztia.

Hortaz, nekazaritzak duen eragina bistakoa da honako eremu hauetan: ekonomian, ingurumenean eta kulturan.

Oinarri hauen gainean, bestelako jarduera osagarri batzuk ari dira agertzen bai baserrian, bai landa lurretan; nekazalturismo deitu ohi diegunak dira, hain zuzen ere.Eta jarduera berri horiexek izan dira Fundazioari bere zerbitzuak baserri giro horri eskaintzeko modua jarri diotenak.

Helburuak

Ikuspegiak eta sinergiak: kulturazkoak, ekologikoak, enpresazkoak, humanistikoak eta sozialak

Ekimen honekin honako hauek lortu nahi ditu Fundazioak:

  • Gure herriko ondarea ezagutzera ematea: natura, historia eta kultura.
  • Kontzientzia ekologiko orokorra hedatzea eta, ingurumena errespetuz, zaintzeko irizpideak eta teknikak aplikatzea, bereziki gertuko ingurunean pedagogikoki azalduz herriari zor zaion begirunea.
  • Baserritar buruengan bezeroekin izan beharreko arreta-gaitasuna indartzea, administrazioaren lanarekin batera osagarri izanez eta profesional mailan bultzada egoki bat emanda, ezagutzak, trebeziak, jarrerak eta balioak beregana ditzan.
  • Baserritar buruen sustapen pertsonala, giza trebakuntza eta bizi-kalitatean hobekuntzak bultzatzea. Zeregin horietan gustuko esku-hartze pertsonalerako aukera emanaz.

 

OREKI FUNDAZIOA - CADDIE ENPARANTZA 1-BEHEA CP 20160 LASARTE-ORIA (GIPUZKOA) (TFNO)943371518 (FAX)943372003